XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDARTE

Presoner alemana.- George Salmon gure bide-zainak presoner aleman bat gelditu du. Espainiarat ihesi zoano: Mont-de-Marsan-etik eskapatua zen.

GETHARIA

Suprefeta.- Jaun suprefeta gure herrirat ethorri da centre Jules-Noampeuml;l behar zuela ikuskatu.

Denbora berean gure konseiluen galdeak aditurik, jakin du zer diren hemengo beharrak eta eskasiak.

Biziki batzarre gochoa egin diote, eta harek ere elhe biziki onak izan ditu: arras hurbil-errech eta mintza-errecha da.

Orai ikusiko zer abantail ethorriko zaikun.

EZPELETA

Sortze.- Bizkaian sorthu da Jean Ipharaguerre: Guillaume Ipharaguerre eta Gracieuse Saint-Martinen semea eta.

Basaburu Bernatenian François Itoiz, Victor Itoiz eta Marie Lamarens-en semea eta hau familiako seigarrena.

Gure komplimenduak guzieri.

Josteta. Eguberri egunean bezperakondoan, patronageko barnean, nechka gaztek emanen dute josteta bat pollita.

Joanen gare denak haren ikusterat.

BIDARRAI

Semperen-bordan gerthatu dena jadanik urrun hedatua da, erakutsiz nahi duenari jandarmen beldurra jenden trankiltasunaren frinka leku mendrea dela.

Gau batez bortz gizon sartu dira Senperen-bordan, begitarteak estalirik: familia guzia bildu dute, eta errebolbera sudurraren aintzinean zakuketelarik, etche guzia ikertu. Urhea nahi omen zuten, bainan ez hatzemanez, zonbeit pezetarekin joan dira.

Ez zen behar bada biziki, galdu dutenentzat aski.

Bertze borda horiek kasu egin dezatela eta holako ukalri zerbeit jin gabe behar diren tresnak prest ezar. Bidarrin izan baitezakegu oraino horien beharra.

Sudiakre.- Gure herritar Bertrand Iratchet larunbatean sudiakre ordenatu dute. Goresmenak gure adichkide onari. Orai aldareko lehen maila iraganik, bertze biak ere jinen ahal dira lastersko. Jainko maiteak lagun dezala. Bihotz bihotzetik agur sudiakre berriari.

DONIBANE-LOHITZUNE

Abisu.- Jaun auzaphezaz jakinarazten du Cartes d'alimentation direlakoen berritzea eginen dela, herriko etchean, ilabete hunen 16-etik eta 22-a artean.

Zakurren deklaratzeaz.- Zakur guziak deklaratuak izan beharko dire, herriko etchean, segetarioaren bulegoan, ilabete hunen 20-a barne.

Deklarazione hau eginen ez dutenek beharko dute gero, zerga hiruetan pagatu.

Dantzariekin.- Begiraleak deitu batasuneko buruzagiek jakinarazten dute, dantza eskualdunetako enseioak asiko direla, 15-etik goiti. Huna zoin izanen diren egun eta tenoreak: Muttiko ttikientzat: asteazkenetan, aratsaldeko seietarik eta zazpiak artean; mutiko gaztentzat: astelehenetan, zazpietarik zortziak artean; nechka ttikientzat, igande goizetan, meza nagusi ondoan, eguerdi eterdiak artean nechkatcha gaztentzat aldiz, astelehenetan, zazpietarik eta zortziak artean.

Dantza eskualdunak ikasi nahi dituztenak balinbadire, galdatzen diotegu orai danik etortzea.

Pilotaz.- Eguberri egunean jokatu behar omen da gaitzeko pilota partida, gure trinketean Kontrarioak izanen dire: alde batetik Laduche eta Harambillet; bertzetik berriz: Garmendia eta Frederic Dongaitz. Hauche da partida!

Asiko da usaiako tenorean.

Fotbalean.- Ikasten dugu, elduden igandean jokatuko dela fotbal partida eder bat, gure herrian. Joko hau maite duten guziek atsegin artuko dute.

Su-hiltzaleak.- Hendaiatik berria ethorririk gan den asteartean etche batean sua bazela, gure hiriko su-hiltzaleak harat gan dire, eta ichtant batez suari nausitu zaizko. Ederki, jaunak!

AINHOA

Espagnolak samur.- Ainhoako aldean, jendea kechu bide da. Orok dakiten bezala, Dantcharineko aldean jendea badabila bethi muga bazterreko espagnolen baithan erospen zerbeiten egiten.

Orai artio karabineroek kasu guti egiten zuten. Orai gaichtatu dira eta zinez gaichtatu eta tzartu. Jender kentzen dituzte Frantziarat ekartzen zituzten liranja, chikoria eta bertze guziak eta oro urerat botatzen. Arno untziak ostikoka hausten dituzte.

Holako egitateak ez dautzuet erraite beharrik jendetasun gabekoak direla eta ondorio gaichtoak ekar ditzazketela.

Bainan ez da harritzeko, mugaz bertzaldekoen samurgo hori, egun guziez kaseta espagnolek gezurra dariotela, bihotzean erreberritzen baitiote Frantsesaren herra.

Cifra berriketariak zion berriki Espagnol gorriek Frantzia gainaren erdia ikaran daukatela, eliza bat ere erre dutela.

Diario Basco Donostiako kasetak berriz Frantziarat heldu diren espagnol guziak preso altchatuak direla eta galeretan ezarriak. Aski flakatu artio sangraturik behar den hazkurria gabe, lan bortitzenetan ararazten ditugula eta holako.

Eginarazten dute politikeroek lan onik.

Hiru portuges aleman pasan.

- Jules eta Raymond Dadsa anaiak, batek 20 urthe, bertzeak 21, gaztena frantses egina, eta Pereira, hau ere portugesa preso altchatu dituzte.

Joanden egunean bi presoner aleman eskapatu dire Angelutik, beren nagusien bizikletetan. Polizak zerbeit asmaturik, gure Portugesen etchean hatzeman dituzte bizikletak.

Aithortu behar ukan dute bizikleta horietan truk alemanak Espainiarat lagundu zituztela.

Bonba atomik-atomika.-

Munduaren azken orena ikusi behar othe dugun, gerlari buruz eginak diren entseguak ez badira baratzen?